Aurkitutzeko mundu bat
.
..
….
..
Edertasun handiko hainbat paraje natural ezagutzeko gonbita egiten dizut: egun erdiko ibilaldi lasaiak, egun batzuetako trekking zorrotzak… Mendia eta urte-sasoi bakoitzean izaten dituen aldaketak topatuz, gaueko mendiaren magiaz gozatuz aterpetxe batean, edo bibak-gau ahaztezinak biziz… zuk aukeratu…
..
…
NON?
EUSKAL HERRIKO PARKE NATURALETAN
Euskal mendien ezaugarri den zerbait badago, zalantzarik gabe, bertako paisaia- eta natura-aniztasun handia da; kareharrizko mendigune zorrotzak, baso zabalak eta hostotsuak, alturako larreak edo basamortuak aurki daitezke. Gainera, antzina-antzinatik gizakiaren presentziak altxor kultural txikiz eta esperientzia nabarmen aberasten duten antzinako sinesmenez zipriztindu ditu ingurune natural horiek.
.
PIRINIOAK
Pirinioetako mendikatea paradisua da mendia eta natura maite dutenentzat. Tontorrik altuenak 3.000 m ingurukoak dira eta haran sakonek, baso trinkoak eta mendiko laku lasaiak inguratzen dituzte; horiek, biologia-aberastasun handiarekin batera, ia amaigabeak dira ibilbide ederrak egiteko aukerak eskaintzen dituzte.
.
PICOS DE EUROPA
Picos de Europa-k, agian, Iberiar Penintsula osoko mendi-paisaia malkartsuena osatzen dute. Kareharrizko mendigune zabal hori zeharkatzen duten ibilbide askok desnibel handiak dituzte, eta isolamendu-sentsazio handia dute. Hala ere, gailurretatik panoramika bikainak ikus daitezke Kantauri itsasoa hondoko oihal gisa hartuta.
.
MAROKO
Atlas Central-eko mendiek 4.000m-tik gorako tontorrak dituzte, eta mendiko esperientzia desberdina eta harrigarria bizitzeko aukera ematen dute. Urruneko paraje horietan, konpromisoak eta autonomiak garrantzi handia hartzen dute, eta natur aberastasuna txoko guztietan nagusitzen da. Berebere herri atseginak aukera ematen digu milaka urteko kultura eta lurrean errotutako bizimodua partekatzeko.
NOIZ?
Urteko edozein garaitan. Kontsultatu konpromisorik gabe.
NOLA?
ZAILTASUN ETA KONPROMISO MAILA Nahierara
Ez dago ibilbide itxiak; izan ere, mendiei buruz dugun ezagutza zabalari eta mendiko gidari gisa dugun esperientziari esker, aukera ugari eskaintzen ditugu, trazaduren zailtasuna eta iraupena zure itxaropenetara eta ezaugarrietara egokituz.
Konta iezaguzu nora joan nahi duzun eta zer esperientzia duzun buruan, eta hainbat proposamen bidaliko dizkizugu gehien gustatzen zaizuna aukera dezazun.
Egun bat baino gehiago irauten duten ibilbideetan, parte-hartzaileek konpromiso-maila aukeratzeko aukera dute: mendi-aterpetxe atseginak edo bibaka egiteko gau zirraragarriak.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-
Gutxieneko adina 8 urte. Adingabekoak gurasoetako batez edota tutore legalez lagunduta joan behar dira.
-
Mendiko lurretan ibiltzeko ohitura izatea.
-
Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar zaio jarduera hasi aurretik.
PREZIOA
EUSKAL HERRIA, PIRINIOAK eta PICOS DE EUROPA
6 partaide edo gehiago: 45€/pax
4 – 5 partaide: 50€/pax
3 partaide: 65€/pax
2 partaide: 95€/pax
1 partaide: 190€/pax
.
MAROKO
Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe.
Prezioaren BARNE
B.E.Z. (%21).
Mendiko gidari profesionala (Mendi Ertaina Kirol Teknikaria) UIMLA ziurtagiriarekin.
Gehienezko ratioa: 12 partaideko gidari 1.
Larrialdi eta segurtasun ekipoa.
Partaideentzako Istripu Asegurua.
Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
Antolakuntza eta Logistika.
Preziotik KANPO
Jardueraren kokapenerarteko garraioa.
Ostatua eta jan-edana.
Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.
Informazio gehiago, proposamen bat eskatu, edota erreserba bat egiteko jarri zaitez gurekin harremanetan mesedez.
BEZEROEN DATU TRATAMENDUA Informazio klausula:
Arduraduna: Nortasuna: Rafael Peñafiel Ona – LURRA Adventure – I.F.Z.:30683055C. Helbidea: Ermodo kalea, 9-2., 48.200 – Durango (Bizkaia). Telefonoa:+34664027346. E-maila: info@lurra-adventure.com. Zuk emaniko informazioa enpresaren izenean darabilgu eskaturiko zerbitzua burutzeko helburuarekin, baita fakturazioa egiteko ere. Emaniko datuok merkataritza harremanak dirauen artean mantenduko dira, edo-ta legezko betebeharrik balego. LURRA Adventure-n zure datuok darabiltzagun baieztapena lortzeko eskubidea baduzu; beraz, zure datuetarako irispidea izateko eskubiderik baduzu, baita datu okerrak edo zehaztugabeak zuzentzeko eta hauek beharrezkoak ez direnean ezabatzea eskatzeko ere.
+34 664 02 73 46
info@lurra-adventure.com