URKIOLAKO PARKE NATURALA

Senderismo en Parque Natural de Urkiola. Travesía de 2 días. Descubre las tierras de Mari, Anboto. Natural Park of Urkiola. Urkiolako Parke Naturala. Guías de Media Montaña UIMLA, Mountain Leaders UIMLA, Mendi Gidariak UIMLA.

Kondairako mendien artean Natura eta magia.

.


travesia-urkiola-senderismo-trekking-euskadi-navarra-pirineos-picos-de-europa-marruecos-deporte-aventura-guias-de-montana-mendi-gidariak-mountain-guides-4

.

 

Eskualde honek altxor natural eta kultural ugari ditu. Bere mendiak duela milaka urte lehen artzaiak utzitako aztarnez beterik daude, duela mende asko bertako biztanle eta ingurune naturalaren artean duten erlazio estuagatik, eta gertakizun historiko batzuen eszenatoki izateagatik. Baina benetan zerbaitek bilakatzen badu inguru natural hau berezi eta bakar bere gailur handienetik sortzen den atmosfera magikoa da, Anboto, Mari antzinako jainkosaren bizileku, euskal kultura eta nortasunaren mito nagusietako bat.

 

..

...


DESKRIBAPENA

Proposamen honetan Urkiolako Parke Naturala ibilbide ibilienetatik kanpo ezagutzea eskaintzen dizugu, oso bereziak direk parajeak zeharkatuz antzinako bideez eta mendi hauek ezkutatzen dituzten altxor natural eta kultural txikiak lotzen dituzten xendez baliatuz.

2 egunetako ibilbide honen barne parkearen bihotzean gau bat igarotzea sartzen da, Urkiolako atmosfera bereziarekin bat egiteko aukera izango dugun leku bat, eta duela milaka urte leku honetan bizi den herri baten antzinako sinesmen eta ohitura batzuekin.

Ibilbidea parke natural honen aniztasun paisajistiko handia miresteko aukera izateko pentsatuta dago, baso iradokitzaileetan sartuz, alturako larre ederrak zeharkatuz, eta euskal orografiaren panoramika hoberenetako batzuk behatu daitezkeen zenbait gailurretara igoz.

Ibilbide guztiaren zehar partaideak ingurunea eta bere ingurugiro elementuak interpretatzen lagunduko dieten bertako mendiko gidez lagunduta egongo dira, eta euskal kulturarekin benetako harreman zuzenaz gozatu eta parte hartzeko baita.

KOKAPENA: Urkiolako Parke Naturala (Bizkaia)

SASOIA: Urte guztian zehar.

ZAILTASUNA: Ertaina

  • Ibilbidearen iraupena eta ezaugarriak direla eta egoera fisiko ona eta mendi ingurunetatik ibiltzeko ohitura izatea gomendagarria da.

  • Etapa bakoitzaren iraupenak ez dute ibiltzeko erritmo altu bat eskatzen eta geldialdiak egiteko beharrezko denborak barne hartzen ditu.

  • Ibilaldiaren zati bat (%60 inguru) gutxi definitutako xenda eta lurzoru irregularretik doa.

  • Ibilaldiaren zati bat (%40 inguru) horizontean erreferentzia punturik ez dauden parajeetatik doa.

  • Ingurune naturalean egindako jarduera guztietan bezala zenbait arrisku objetibo existitzen dira (meteorologia, harri erorketak, ziztadak…).

.

Senderismo en Parque Natural de Urkiola. Travesía de 2 días. Descubre las tierras de Mari, Anboto. Natural Park of Urkiola. Urkiolako Parke Naturala. Guías de Media Montaña UIMLA, Mountain Leaders UIMLA, Mendi Gidariak UIMLA.Lehenengo Etapa. DURANGO – URKIOLA (Aramotz, Eskubaratz-Arrietabaso eta  Akelarre zeharkatzen)

Distantzia: 14,3 km

Igoera: 1.342 m

Jaitsiera: 1.004 m

Iraupena: 5-7 ordu.

 

Bigarren Etapa. URKIOLA – DURANGO (Urkiolamendi, Larrano, Elgoin, eta Atxarte)

Distantzia: 15,6 km

Igoera: 824 m

Jaitsiera: 1.432 m

Iraupena: 4-6 ordu.

 


PREZIOA

4 partaide edo gehiago: 135€/pax

3 partaide: 175€/pax

2 partaide: 240€/pax

1 partaide: 435€/pax

Prezioaren BARNE

  • B.E.Z. (%21).

  • Titulo ofizialdun gida profesionala (Mendi-ertaineko Kirol Teknikaria) eta UIMLA akreditazioa.

    Gehienezko ratioa: 8 partaideko gida 1.

  • Durangotik zeharkaldiaren hasierako punturako garraioa.

  • Larrialdi eta segurtasun ekipamendua.

  • Partaideentzako Istripu Asegurua.

  • Erantzunkizun Zibileko Asegurua.

  • Antolakuntza eta Logistika.

Preziotik KANPO

  • Zeharkaldiko ostatua eta jana. Pentsio ertainean 50-60€ aurreikusi behar dira.

  • Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.


Mendi inguruneetan gure arriskuaren kudeatzaile lana oso serio hartzen dugu, eta horregatik:

.Senderismo en Parque Natural de Urkiola. Travesía de 2 días. Descubre las tierras de Mari, Anboto. Natural Park of Urkiola. Urkiolako Parke Naturala. Guías de Media Montaña UIMLA, Mountain Leaders UIMLA, Mendi Gidariak UIMLA.

  • gure gida guztiak titulo ofiziala dute eta esperientzia handia mundu profesionalean,

  • merkatuko marka hoberenak ditugu gure aseguru-polizetan kalitatezko estaldura zabalak edukitzeko,

  • gure material eta segurtasun tresneria guztia homologatua dago eta kalitate handikoak dira,

  • eta erratio txikiekin soilik egiten dugu lan hurbileko kalitatezko esperientzia pertsonalizatua eskaini al izateko.

....

 



Informazio gehiago, proposamen bat eskatu, edota erreserba bat egiteko jarri zaitez gurekin harremanetan mesedez.

* eremu hau beharrezkoa da
BEZEROEN DATU TRATAMENDUA Informazio klausula:
Arduraduna: Nortasuna: Rafael Peñafiel Ona – LURRA Adventure – I.F.Z.:30683055C. Helbidea: Ermodo kalea, 9-2., 48.200 – Durango (Bizkaia). Telefonoa:+34664027346. E-maila: info@lurra-adventure.com. Zuk emaniko informazioa enpresaren izenean darabilgu eskaturiko zerbitzua burutzeko helburuarekin, baita fakturazioa egiteko ere. Emaniko datuok merkataritza harremanak dirauen artean mantenduko dira, edo-ta legezko betebeharrik balego. LURRA Adventure-n zure datuok darabiltzagun baieztapena lortzeko eskubidea baduzu; beraz, zure datuetarako irispidea izateko eskubiderik baduzu, baita datu okerrak edo zehaztugabeak zuzentzeko eta hauek beharrezkoak ez direnean ezabatzea eskatzeko ere.

Barranquismo, descenso de cañones, cayoning, Esukal Herria. Pais Vasco, Euskadi, Navarra, Basque Country. Guías Profesionales de Barrancos. Valle de Hecho, Sierra de Guara

+34 664 02 73 46

Barranquismo, descenso de cañones, cayoning, Esukal Herria. Pais Vasco, Euskadi, Navarra, Basque Country. Guías Profesionales de Barrancos. Valle de Hecho, Sierra de Guara

info@lurra-adventure.com