Mendi-ibilia ZUMAIAKO FLYSCHean

Senderismo en el Flysch de Zumaia . Travesía de media jornada. Descubre las tierras de Mari, Anboto. Natural Park of Urkiola. Urkiolako Parke Naturala. Guías de Media Montaña UIMLA, Mountain Leaders UIMLA, Mendi Gidariak UIMLA.

Itsasoaren eta lurraren arteko bat-bateko topaketak kontraste handiko paisaia antzinako bat sortzen du

.


Senderismo en el Flysch de Zumaia . Travesía de media jornada. Descubre las tierras de Mari, Anboto. Natural Park of Urkiola. Urkiolako Parke Naturala. Guías de Media Montaña UIMLA, Mountain Leaders UIMLA, Mendi Gidariak UIMLA.

.

.

.

 

Euskal Kostaldean balio handiko paisaia ugari daude. Horien artean, Deba eta Zumaia artean dauden itsaslabar ikusgarriak eta mendixka lasaiak zeharkatzen dituen ibilbidea azpimarratu behar da. Esperientzia paregabea, paraje eder eta berezi honetan dagoen ondare natural, geologiko eta historiko nabarmena ezagutu eta gozatzeko.

.

.

..

 


DESKRIBAPENA

Ibilbide erraz bat proposatzen dizut, Gipuzkoako kostaldeko altxor hau bisitatzeko eta ezagutzeko. Lurra eta itsasoa elkartzen dira, kontrastez beteriko paisaia bat sortzeko, eta, hartara, pasabide bakoitza dastatzeko aukera izango duzu.

Egun osoan zehar, parte-hartzaileek mendiko gidari bat dute. Gidariak, segurtasuna kudeatzeaz gain, paisaia eta haren ingurumen-elementuak interpretatzen laguntzen du, bai eta naturarekin parte hartzen eta harremanetan jartzen ere.

KOKAPENA: Deba – Zumaia (Gipuzkoa)

SASOIA: Urte guztian zehar.

ZAILTASUNA: Ertaina – Txikia

  • Ibilbidearen ezaugarriak eta iraupena kontuan hartuta, komenigarria da forma fisiko ona eta mendiko lurretan ibiltzeko ohitura izatea.

  • Jardueraren iraupenak ez du eskatzen ibilaldi erritmo handia, eta geldialdiak egiteko behar den denbora hartzen du kontuan.

  • Ibilbidearen zati bat (%40 inguru) gutxi definitutako bidezidorretatik eta/edo lur irregularretatik igarotzen da.

  • Ingurune naturalean egindako jarduera guztietan bezala zenbait arrisku objetibo existitzen dira (meteorologia, harri erorketak, ziztadak…).


Senderismo en el Flysch de Zumaia . Travesía de media jornada. Descubre las tierras de Mari, Anboto. Natural Park of Urkiola. Urkiolako Parke Naturala. Guías de Media Montaña UIMLA, Mountain Leaders UIMLA, Mendi Gidariak UIMLA.

Ibilbidea DEBA – ZUMAIA

Luzera: 13 km

Desnibel positiboa: 630 m

Desnibel negatiboa: 650 m

Iraupena: 4 – 5 ordu

 

 


PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Gutxieneko adina 12 urte. Adingabekoak gurasoetako batez edota tutore legalez lagunduta joan behar dira.

  • Mendiko lurretan ibiltzeko ohitura izatea.

  • Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar zaio jarduera hasi aurretik.


Senderismo en el Flysch de Zumaia . Travesía de media jornada. Descubre las tierras de Mari, Anboto. Natural Park of Urkiola. Urkiolako Parke Naturala. Guías de Media Montaña UIMLA, Mountain Leaders UIMLA, Mendi Gidariak UIMLA.

PREZIOA

6 partaide edo gehiago: 40€/pax

4 – 5 partaide: 50€/pax

3 partaide: 65€/pax

2 partaide: 95€/pax

1 partaide: 190€/pax

.

Prezioaren BARNE

  • B.E.Z. (%21).

  •  Mendiko gidari profesionala (Mendi Ertaina Kirol Teknikaria) UIMLA ziurtagiriarekin.

Gehienezko ratioa: 12 partaideko gidari 1.

  • Flyscharen ibilbidea Euskal Kostaldeko Geoparkean.

  • Larrialdi eta segurtasun ekipoa.

  • Partaideentzako Istripu Asegurua.

  • Erantzunkizun Zibileko Asegurua.

  • Antolakuntza eta Logistika.

Preziotik KANPO

  • Ibilbideari ekiteko Debarako garraioa, jarduera bukatzean Zumaiatik Debarako garraioa.

  • Ostatua eta janaria.

  • Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.


MENDI ERTAINEKO JARDUERETAN SARSCoV-2 KORONABIRUSEN KUTSADURA-ARRISKUA AURRERA HARTZEKO SEGURTASUN, HIGIENE ETA OSASUN NEURRIAK

Jarduera hasi aurretik, parte-hartzaile guztiek sinatu beharko dute neurri hauek irakurri dituztela eta onartzen dituztela:

Neurri orokorrak

  • COVID-19 gaixotasunaren sintomaren bat baduzu, edo azken 14 egunetan COVID-19 gaixotasuna duen pertsonaren batekin kontaktuan egon bazara, mesedez, ez parte hartu jardueran. Arduratsua izan.

  • Garaiz iristea zehaztutako orduan, jardueraren denborak errazago kontrolatzeko eta aglomerazioak saihesteko.

  • Garbitu edo desinfektatu eskuak ur eta xaboi edo gel desinfektatzaile biodegradagarriarekin, jardueraren hasieran eta amaieran. Ahal denean jarduaren zehar ere bai, bereziki,  hurbileko kontaktu bakoitzaren ondoren, jan eta edan aurretik, bainatu aurretik eta ondoren.

  • Ez saiatu komunikatzen doministiku edo eztul egiten duzun bitartean. Doministiku egin edo eztul egin behar baduzu, zapi bat erabili edo ukondoaren barnealdean egin.

  • Ahal bada, behar ez den guztia ostatuan uztea gomendatzen da.

  • Jarduerarako zehazten den materialaz gain, parte-hartzaile bakoitzak honako hauek ekarri beharko ditu:

  • Bi maskara higieniko edo kirurgiko (ahal dela oihalezkoak edo neoprenozkoak), gidariak adierazten dituen egoeretan erabiltzeko.

  • Maskara gordetzeko plastikozko poltsak, kentzea posiblea edo beharrezkoa denean.

  • Pote txiki bat gel edo espray desinfektatzaile biodegradagarriarekin.

  • Motxila txikia, edo poltsikoak dituen arropa, jarduera egin bitartean babes eta desinfekzio materiala eramateko.

  • Bisera duen txano bat, ez da nahitaezkoa baina bai gomendagarria.

Taldeak eta erreserbak

  • Talde naturalekin baino ez da lan egiten.

  • Talde naturaltzat hartzen da eguneroko bizitzan harreman estua duten eta elkarrekin bizitzeko espazioak partekatzen dituzten pertsonen multzoa (familia unitatea, etxebizitza partekatzen duten pertsonak, bikoteak…).

  • Erreserba bakarrekin baino ez da lan egiten. Ezin dira talde natural desberdinak nahastu jarduera berean.

  • Jarduera aldez aurretik ordaindu bada eta bertan behera utzi behar bada 19-Kodearekin lotutako arrazoiengatik (sintomatologia, gaixotasunaren garapena, berrogeialdia), data alternatibo bat aukeratu ahal izango du, edo ordaindutako zenbatekoa osorik berreskuratu.

  • Era berean, enpresak segurtasun arrazoiengatik (kontrako meteorologia, ingurumen-baldintzak, emari handiak…) edo gidariak Covid-19rekin bateragarria den sintomatologiagatik jarduera bertan behera utzi behar badu.

Jarduera irauten duen bitartean

  • Ez ukitu ahoa, sudurra eta begiak eskuekin.

  • Ez eraman materiala ahora.

  • Jarraitu zure gidariaren jarraibideei uneoro. 



Informazio gehiago, proposamen bat eskatu, edota erreserba bat egiteko jarri zaitez gurekin harremanetan mesedez.

* eremu hau beharrezkoa da
BEZEROEN DATU TRATAMENDUA Informazio klausula:
Arduraduna: Nortasuna: Rafael Peñafiel Ona – LURRA Adventure – I.F.Z.:30683055C. Helbidea: Ermodo kalea, 9-2., 48.200 – Durango (Bizkaia). Telefonoa:+34664027346. E-maila: info@lurra-adventure.com. Zuk emaniko informazioa enpresaren izenean darabilgu eskaturiko zerbitzua burutzeko helburuarekin, baita fakturazioa egiteko ere. Emaniko datuok merkataritza harremanak dirauen artean mantenduko dira, edo-ta legezko betebeharrik balego. LURRA Adventure-n zure datuok darabiltzagun baieztapena lortzeko eskubidea baduzu; beraz, zure datuetarako irispidea izateko eskubiderik baduzu, baita datu okerrak edo zehaztugabeak zuzentzeko eta hauek beharrezkoak ez direnean ezabatzea eskatzeko ere.

Barranquismo, descenso de cañones, cayoning, Esukal Herria. Pais Vasco, Euskadi, Navarra, Basque Country. Guías Profesionales de Barrancos. Valle de Hecho, Sierra de Guara

+34 664 02 73 46

Barranquismo, descenso de cañones, cayoning, Esukal Herria. Pais Vasco, Euskadi, Navarra, Basque Country. Guías Profesionales de Barrancos. Valle de Hecho, Sierra de Guara

info@lurra-adventure.com