Ezohiko esperientzia magiaz betea
……
Gutxitan izaten da elurra Urkiolan eta Gorbeian elur-erraketez gozatzeko. Hala ere, horrela gertatzen denean, bere neguko paisaien magiaz goza daiteke mantu sakonen gainean ibiliz.
……
.
KOKAPENA:
URKIOLAKO Parke Naturala mapa
GORBEIAKO Parke Naturala mapa
SASOIA: Abendutik otsailera. Innibazio baldintzen arabera.
IRAUPENA: 3-6 ordu
ZAILTASUNA: Zure neurrira
-
Aukera asko daude, eta, beraz, helburua da trazaduren zailtasuna eta iraupena parte-hartzaileen itxaropen eta ezaugarri orokorretara egokitzea. Nolanahi ere, beti dira Erdi Mendiko ibilbideak, eta zailtasun nagusiak ibilbidearen iraupenaren, luzeraren eta desnibelaren ingurukoak izango dira.
-
Ingurune naturalean egindako jarduera guztietan bezala zenbait arrisku objetibo existitzen dira (meteorologia, harri erorketak, ziztadak…).
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-
Gutxieneko adina 12 urte. Adingabekoak gurasoetako batez edota tutore legalez lagunduta joan behar dira.
-
Mendiko lurretan ibiltzeko ohitura izatea.
-
Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri
pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar
zaio jarduera hasi aurretik.
ZER EKARRI BEHAR DUZU jarduera egiteko
-
Ibiltzeko arropa erosoa.
-
Arropa beroa, haize-babesa eta/edo jaka iragazgaitza.
-
Txanoa, buf-a eta elurretarako eskularruak.
-
Mendiko bota bigunak, orkatila babestutakin.
-
Eguzkitako betaurrekoak.
-
Eguzkitik babesteko krema.
-
Motxila txiki bat, jarduera egiten den bitartean txikitzeko janaria duena.
-
1,5 l ur 2 parte-hartzaileko.
PREZIOA
Mendi ertaineko ibilbidea elur-erraketakin (3-6 ordu)
4 partaide edo gehiago: 55€/pax
3 partaide: 75€/pax
2 partaide: 95€/pax
Partaide 1: 190€/pax.
.
Prezioaren BARNE
B.E.Z. (%21).
Mendiko gidari profesionala, titulu ofizialarekin (Mendi Ertaineko Kirol-Teknikaria) eta UIMLA ziurtagiria.
Gehienezko ratioa: 8 partaideko gida 1.
Elur-erraketak eta makilak.
Larrialdi eta segurtasun ekipoa.
Partaideentzako Istripu Asegurua.
Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
Antolakuntza eta Logistika.
Preziotik KANPO
Jardueraren kokapenerarteko garraioa.
Ostatua eta jan-edana.
Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.