Barrankismo lasaiaren eta atseginaren esperientzia bat, uretako paradisu harrigarri batean
.
. 
..
..
Foz Verde tamaina handiko arroila da, eta ezin hobea da lehenengo barrankismo-esperientzia bat nahi dutenentzat, aparteko paisaiarekin eta natura atseginarekin duen harremana presarik gabe gozatuz. Ez dago rapelik; hala ere, jauzi egiteko aukera batzuek emozio pixka bat gehitu diezaiokete jardunaldiari.
.
.
.
KOKAPENA: Ansó (Huesca). mapa
SASOIA: Ekainaren 1-etik irailaren 30-era arte.
IRAUPENA:
Bertaratzea 15′
Jaitsiera 2-3 ordu
Itzulera 15′
ZAILTASUNA: 1.MAILA – Hastapena/Familiak
Zailtasun mailaketa: v1 a2
-
Ez da aurretiazko esperientziarik behar.
-
Momentu oro gida profesional batez lagunduta eta aseguratuta.
-
Jauzi errazak (1 -5 m). Ez dira beharrezkoak.
-
Ur lasaietan igeriketa (20m baino gutxiago).
-
Ingurune naturalean egindako jarduera guztietan bezala zenbait arrisku objetibo existitzen dira (meteorologia, harri erorketak, ziztadak…).
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-
Gutxieneko adina 8 urte. Adingabekoak gurasoetako batez edota tutore legalez lagunduta joan behar dira.
-
Igeri egiten jakitea.
-
Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar zaio jarduera hasi aurretik.
ZER EKARRI BEHAR DUZU jarduera egiteko
-
Bainujantzia.
-
Zola onakin oinetakoak, ahal izanez gero mendikoak.
-
Kamiseta termikoa, ez du balio kotoiezkoa. Praka motzak edo finuak, bertaratzea egiteko.
-
Toalla, arropa eta oinetako sikuak bukaeran aldatzeko.
-
Zeozer arroilan jateko (fruta, bokata, fruitu lehorrak…).
-
Litro 1 ur bientzako.
PREZIOA
4 partaide edo gehiago: 50€/pax
3 partaide: 60€/pax
2 partaide: 90€/pax
Partaide 1: 180€/pax
.
Prezioaren BARNE
B.E.Z. (%21).
Arroilak gidari profesionala (Arroiletako Kirol Teknikaria).
Gehienezko ratioa: 8 partaideko gida 1.
Arroiletako banakako ekipoa (kaskoa, arroiletarako prestatutako arnesa, 5mm-ko 2 piezadun neoprenozko jantzia, 3mm-ko eskarpinak).
Arroiletako talde ekipoa (Motxila 1 eta poto estanko 1, 2partaideko).
Larrialdi eta segurtasun ekipoa.
Partaideentzako Istripu Asegurua.
Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
Antolakuntza eta Logistika.
Preziotik KANPO
Jardueraren kokapenerarteko garraioa.
Ostatua eta jan-edana.
Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.