Europako arroila harrigarrienetako eta estetikoenetako bat
.
.
..
Kanoi erraldoi horren jaitsiera, Guarako kareharri mantu eskuzabalean sakonki landua, harriz eta urez betetako mundu bitxi batera joan zaitu, metroz metro harritzen zaituen txokoekin. Kirol izaera handia du eta, beraz, ez dira falta izango rapel eta jauzi onak. Hori guztia dela eta, barrankismo-esperientzia onena eta beharrezkoena da Guarako zerran.
.
.
KOKAPENA: Rodellar (Huesca). mapa
SASOIA: Apirilaren 15-etik aurrera. Udan sikatzen da.
IRAUPENA:
Bertaratzea 2h 30′
Jaitsiera 5-6 ordu
Itzulera1h
ZAILTASUNA: 3.MAILA – Hastapena Plus Luze
Kirol graduazioa: v3 a4
-
Ez da aurretiazko esperientziarik behar, baina egoera fisiko onean egotea garrantzitsua da.
-
Momentu oro gida profesional batez lagunduta eta aseguratuta.
-
Rapel emariarekin, bertaratze eta egikaratze errazdunak, 30m baino gutxiagokoak.
-
Pasamanos bitartez progresio erraza.
-
Jauzi errazak 8m baino txikiagoak. Ez dira beharrezkoak.
-
Ur lasaietan igeriketa (50m baino gutxiago).
-
Sifoi erraz eta zabalak metro 1 baino txikiagodun luzeerekin. Ez dira beharrezkoak.
-
Ingurune naturalean egindako jarduera guztietan bezala zenbait arrisku objetibo existitzen dira (meteorologia, harri erorketak, ziztadak…).
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-
Gutxieneko adina 14 urte. Adingabekoak gurasoetako batez edota tutore legalez lagunduta joan behar dira.
-
Ez da nahitaezkoa, baina komeni da nolabaiteko esperientzia izatea hastapeneko arroiletan.
-
Igeri egiten jakitea.
-
Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri
pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar
zaio jarduera hasi aurretik.
ZER EKARRI BEHAR DUZU jarduera egiteko
-
Bainujantzia.
-
Zola onakin oinetakoak, ahal izanez gero mendikoak.
-
Kamiseta termikoa, ez du balio kotoiezkoa. Praka motzak edo finuak, bertaratzea egiteko.
-
Toalla, arropa eta oinetako sikuak bukaeran aldatzeko.
-
Zeozer arroilan jateko (fruta, bokata, fruitu lehorrak…).
-
Litro 1 ur bientzako.
PREZIOA
4 partaide edo gehiago: 65€/pax
3 partaide: 80€/pax
2 partaide: 120€/pax
Partaide 1: 230€/pax
.
Prezioaren BARNE
B.E.Z. (%21).
Arroilak gidari profesionala (Arroiletako Kirol Teknikaria).
Gehienezko ratioa: 6 partaideko gida 1.
Arroiletako banakako ekipoa (kaskoa, arroiletarako prestatutako arnesa, 5mm-ko 2 piezadun neoprenozko jantzia, 3mm-ko eskarpinak).
Arroiletako talde ekipoa (Motxila 1 eta poto estanko 1, 2partaideko).
Larrialdi eta segurtasun ekipoa.
Partaideentzako Istripu Asegurua.
Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
Antolakuntza eta Logistika.
Preziotik KANPO
Jardueraren kokapenerarteko garraioa.
Ostatua eta jan-edana.
Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.