Jaitsiera tekniko eta egonkorra ingurune natural hunkigarri batean
.
.
..
Ourdaybiko arroila, Zuberoaren bihotz sakonean, larre goxoen artean ezkutatutako ebaki sakon bat da; gaitza da ezkutatzen duen emaria irudikatzea, ur jauziz zipriztindua eta edertasun handiko tarteak izanik. Erdiko zatia, enbor handien kaos ikusgarri ugari zeharkatu ostean, kirol ezaugarridun tarte tekniko bat gordetzen du aparteko paraje batean.
.
.
.
KOKAPENA: Kakueta (Zuberoa). mapa
SASOIA: Ekainaren 1-etik urriaren 31-ra arte.
IRAUPENA:
Bertaratzea 10′
Jaitsiera 3-5 ordu
Itzulera 10′
ZAILTASUNA: 4.MAILA – Ertaina
Zailtasun graduazioa: v3 a3
-
Beharrezkoa da esperientzia izatea 3. mailako jaitsieretan (Hastapena Plus).
-
Momentu oro gida profesional batez lagunduta eta aseguratuta.
-
Rapel emariarekin, bertaratze eta egikaratze zailtasun apur batekin, 30m baino gutxiagokoak.
-
Zenbait zailtasun duten pasamanosetik egin behar da aurrera, berme irristatzuekin eta emari askorekin.
-
Zailtasun ertainekoa (III) destrepeak eta eskaladako pausuak.
-
Arreta eta aurreikuspen handia eskatzen duen ingurune oso irristakorretik doan ibilbidea.
-
Ingurune naturalean egindako jarduera guztietan bezala zenbait arrisku objetibo existitzen dira (meteorologia, harri erorketak, ziztadak…).
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-
Gutxieneko adina 16 urte. Adingabekoak gurasoetako batez edota tutore legalez lagunduta joan behar dira.
-
Rapel egiten jakitea eta hastapeneko arroiletan esperientzia eukitea.
-
Igeri egiten jakitea.
-
Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri
pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar
zaio jarduera hasi aurretik.
ZER EKARRI BEHAR DUZU jarduera egiteko
-
Bainujantzia.
-
Zola onakin oinetakoak, ahal izanez gero mendikoak.
-
Kamiseta termikoa, ez du balio kotoiezkoa. Praka motzak edo finuak, bertaratzea egiteko.
-
Toalla, arropa eta oinetako sikuak bukaeran aldatzeko.
-
Zeozer arroilan jateko (fruta, bokata, fruitu lehorrak…).
-
Litro 1 ur bientzako.
PREZIOA
3 – 8 partaide: 105€/pax
2 partaide: 135€/pax
Partaide 1: 270€/pax
.
Prezioaren BARNE
B.E.Z. (%21).
Arroilak gidari profesionala (Arroiletako Kirol Teknikaria).
Gehienezko ratioa: 4 partaideko gida 1.
Arroiletako banakako ekipoa (kaskoa, arroiletarako prestatutako arnesa, 5mm-ko 2 piezadun neoprenozko jantzia, 3mm-ko eskarpinak).
Arroiletako talde ekipoa (Motxila 1 eta poto estanko 1, 2partaideko).
Larrialdi eta segurtasun ekipoa.
Partaideentzako Istripu Asegurua.
Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
Antolakuntza eta Logistika.
Preziotik KANPO
Jardueraren kokapenerarteko garraioa.
Ostatua eta jan-edana.
Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.
Informazio gehiago, proposamen bat eskatu, edota erreserba bat egiteko jarri zaitez gurekin harremanetan mesedez.
BEZEROEN DATU TRATAMENDUA Informazio klausula:
Arduraduna: Nortasuna: Rafael Peñafiel Ona – LURRA Adventure – I.F.Z.:30683055C. Helbidea: Ermodo kalea, 9-2., 48.200 – Durango (Bizkaia). Telefonoa:+34664027346. E-maila: info@lurra-adventure.com. Zuk emaniko informazioa enpresaren izenean darabilgu eskaturiko zerbitzua burutzeko helburuarekin, baita fakturazioa egiteko ere. Emaniko datuok merkataritza harremanak dirauen artean mantenduko dira, edo-ta legezko betebeharrik balego. LURRA Adventure-n zure datuok darabiltzagun baieztapena lortzeko eskubidea baduzu; beraz, zure datuetarako irispidea izateko eskubiderik baduzu, baita datu okerrak edo zehaztugabeak zuzentzeko eta hauek beharrezkoak ez direnean ezabatzea eskatzeko ere.
+34 664 02 73 46
info@lurra-adventure.com