Kanoi ikusgarria, ur asko eta pasarte ederrak dituena
.
.
..
Jauziak, rapelak, toboganak eta pasaje bitxiak bata bestearen atzean datoz emari handiko mendiko kanoi zabal honetan. Hasi eta gutxira arroka handiko hainbat kaos gorga ikusgarri bati ematen diete bidea, non urez betetako pasabide estu eta ederretan pilatzen da ura. Guzti honek bilakatzen du Boca del Infierno jaitsiera barrankismo esperientzia osoa izatea, oso urtsua eta balio estetiko paregabeduna.
.Un
KOKAPENA: Valle de Hecho (Huesca). mapa
SASOIA: Ekainaren 1-etik urriaren 15-era arte.
IRAUPENA:
Bertaratzea 5′
Jaitsiera 2-3 ordu
Itzulera 10′
ZAILTASUNA: 2.MAILA – Hastapena
Kirol graduazioa: v2 a4
-
Ez da aurretiazko esperientziarik behar.
-
Momentu oro gida profesional batez lagunduta eta aseguratuta.
-
Rapel lehorrak, bertaratze eta egikaratze errazdunak, 15m baino gutxiagokoak.
-
Pasamanos bitartez progresio erraza (15m).
-
Jauzi errazak 7m baino txikiagoak. Ez dira beharrezkoak.
-
Txirrista errazak 5m baino txikiagoak. Ez dira beharrezkoak.
-
Ur-lasterretan igeriketa (10m baino gutxiago).
-
Ur lasaietan igeriketa (80m baino gutxiago).
-
Ingurune irristatzuan, ezengonkorrean, malkartsuan edo uretakoan arreta behar duen ibilaldi teknikoa (bermeen kokatze zehatza).
-
Ingurune naturalean egindako jarduera guztietan bezala zenbait arrisku objetibo existitzen dira (meteorologia, harri erorketak, ziztadak…).
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-
Gutxieneko adina 10 urte. Adingabekoak gurasoetako batez edota tutore legalez lagunduta joan behar dira.
-
Igeri egiten jakitea.
-
Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri
pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar
zaio jarduera hasi aurretik.
ZER EKARRI BEHAR DUZU jarduera egiteko
-
Bainujantzia.
-
Zola onakin oinetakoak, ahal izanez gero mendikoak.
-
Kamiseta termikoa, ez du balio kotoiezkoa.
-
Toalla, arropa eta oinetako sikuak bukaeran aldatzeko.
-
Zeozer arroilan jateko (fruta, bokata, fruitu lehorrak…).
-
Litro 1 ur bientzako.
PREZIOA
4 partaide edo gehiago: 60€/pax
3 partaide: 75€/pax
2 partaide: 100€/pax
Partaide 1: 200€/pax
.
Prezioaren BARNE
B.E.Z. (%21).
Arroilak gidari profesionala (Arroiletako Kirol Teknikaria).
Gehienezko ratioa: 10 partaideko gida 1.
Arroiletako banakako ekipoa (kaskoa, arroiletarako prestatutako arnesa, 5mm-ko 2 piezadun neoprenozko jantzia, 3mm-ko eskarpinak).
Arroiletako talde ekipoa (Motxila 1 eta poto estanko 1, 2partaideko).
Larrialdi eta segurtasun ekipoa.
Partaideentzako Istripu Asegurua.
Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
Antolakuntza eta Logistika.
Preziotik KANPO
Jardueraren kokapenerarteko garraioa.
Ostatua eta jan-edana.
Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.
Informazio gehiago, proposamen bat eskatu, edota erreserba bat egiteko jarri zaitez gurekin harremanetan mesedez.
BEZEROEN DATU TRATAMENDUA Informazio klausula:
Arduraduna: Nortasuna: Rafael Peñafiel Ona – LURRA Adventure – I.F.Z.:30683055C. Helbidea: Ermodo kalea, 9-2., 48.200 – Durango (Bizkaia). Telefonoa:+34664027346. E-maila: info@lurra-adventure.com. Zuk emaniko informazioa enpresaren izenean darabilgu eskaturiko zerbitzua burutzeko helburuarekin, baita fakturazioa egiteko ere. Emaniko datuok merkataritza harremanak dirauen artean mantenduko dira, edo-ta legezko betebeharrik balego. LURRA Adventure-n zure datuok darabiltzagun baieztapena lortzeko eskubidea baduzu; beraz, zure datuetarako irispidea izateko eskubiderik baduzu, baita datu okerrak edo zehaztugabeak zuzentzeko eta hauek beharrezkoak ez direnean ezabatzea eskatzeko ere.
+34 664 02 73 46
info@lurra-adventure.com