Ezagut itzazu lerro onenak aparran, eta areagotu zure jaitsieren intentsitatea.
.
.
.
.
.
Prestakuntza osoa eta kalitatezkoa eskaintzen dizut, ahalik eta pertsonalizazio handiena errazten duten ratio baxuekin, eta ur bizien arroilak modu autonomo eta seguruan jaisteko behar diren ezagutzak eta trebetasunak garatzeko ingurune errealetan.
.
.
NORENTZAT
Ur zailtasun handiko (a6-rarte) jaitsierei aurre egiten hasi nahi diren arroila jaitsieretan esperientzia jakina duten barrankistentzako.
.
DESKRIBAPENA
IRAUPENA: 3 egun. Jarraian izan daitezke edo bi txandatan banatuta.
- 8 ordu formazio teknikoa ingurune kontrolatu batean
- 16 ordu formazio praktiko benetako inguruneetan
KOKAPENA:Pirinioak edota Sierra de Guara.
SASOIA: Urte guztian zehar. Datak aukera ditzakezu.
Gehienezko RATIOA:
Gidari irakasle 1, 6 partaideko. Ingurune kontrolatuetako prestakuntzan.
Gidari irakasle 1, 3 partaideko. Egoera eta ingurune errealetako prestakuntzan.
IKASTAROAREN EDUKIAK
- UR BIZIEN JAITSIERA MOTAK
- ARRISKU OBJEKTIBOEI AURREA HARTZEA UR BIZIEN ARROILETAN
- UR-MUGIMENDUAK IRAKURTZEA
- UR BIZIETAKO IGERIKETA TEKNIKAK
- AINGURAKETEN ETA INSTALAZIOEN BALORAZIOA
- NOLA HAUTATU ETA ANTOLATU EKIPO PERTSONALA ETA KOLEKTIBOA UR BIZIEN JAITSIERETAN
- UR BIZIEN JAITSIERA BATEN PLANGINTZA ETA LOGISTIKA
- NOLA JOKATU ISTRIPU EDO LARRIALDIETAN
- UR BIZIETAN HORIZONTALKI AURRERA EGITEKO TEKNIKAK
- UR BIZIETAN SOKAREKIN PROGRESIO BERTIKALEKO TEKNIKAK
- UR BIZIETARAKO PROGRESIO BEREZIKO INSTALAZIO ETA MANIOBRAK
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-
Gutxieneko adina 18 urte.
-
Uretako zailtasun ertaineko arroiletan esperientzia (a4 arte).
-
Trebetasun eta jariokortasunarekin rapelatzea.
-
Igeri egiteko eta urpean igeri egiteko teknika ona, neoprenozko jantziarekin.
-
Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri
pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar
zaio jarduera hasi aurretik.
PREZIOA
7 – 8 partaide: 225€/pax
3 – 6 partaide: 285€/pax
2 partaide: 380€/pax
Partaide 1: 740€/pax
Prezioaren BARNE
Gida-instruktore 1, 4 partaideko. (Arroiletako K.T.).
Banakako ekipoa (kaskoa, arroiletarako prestatutako arnesa, 5mm-ko 2 piezadun neoprenozko jantzia, 3mm-ko eskarpinak).
Taldeko ekipoa (arroiletako motxila 1 eta bidoi estanko bat 2 partaideko, sokak eta material teknikoa).
Larrialdi eta segurtasun ekipoa.
Partaideentzako Istripu Asegurua.
Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
Antolakuntza eta Logistika.
Preziotik KANPO
Jardueraren kokapenerarteko garraioa.
Ostatua eta jan-edana.
Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.
GIDARI IRAKASLE NAGUSIA
Rafa Peñafiel Ona
-
Arroiletako Kirol Teknikaria.
-
Gidari irakasle gisa esperientzia handia izatea partikularrentzako ikastaroetan (hastapenak, ur biziak eta bertikal handiak).
-
Esperientzia zabala zailtasun-jaitsierak gidatzen.
....