Zailtasun handirik gabeko hastapenako jaitsiera dibertigarria
.
..
Jaitsiera ederra eta dibertigarria du Viandicok, bai familian gozatzeko, bai erronka eta zailtasun handiak bere gain hartu gabe barrankismo-esperientzia bat bilatzen dutenentzat. Zenbait arroka-kaosek balio estetiko handiko pasarteak ematen dizkiote sakan horri.
.
.
.
KOKAPENA: Nerín (Huesca). mapa
SASOIA: Ekainaren 1-etik urriaren 30-era arte.
IRAUPENA:
Bertaratzea 15′
Jaitsiera 2-3 ordu
Itzulera 45′
ZAILTASUNA: 1.MAILA – Hastapena / Familiak
Kirol graduazioa: v2 a3
-
Ez da aurretiazko esperientziarik behar.
-
Momentu oro gida profesional batez lagunduta eta aseguratuta.
-
Rapel lehorrak, bertaratze eta egikaratze errazdunak, 15m baino gutxiagokoak.
-
Jauzi errazak 5m baino txikiagoak. Ez dira beharrezkoak.
-
Ur lasaietan igeriketa (20m baino gutxiago).
-
Ingurune naturalean egindako jarduera guztietan bezala zenbait arrisku objetibo existitzen dira (meteorologia, harri erorketak, ziztadak…).
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-
Gutxieneko adina 8 urte. Adingabekoak gurasoetako batez edota tutore legalez lagunduta joan behar dira.
-
Igeri egiten jakitea.
-
Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri
pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar
zaio jarduera hasi aurretik.
ZER EKARRI BEHAR DUZU jarduera egiteko
-
Bainujantzia.
-
Zola onakin oinetakoak, ahal izanez gero mendikoak.
-
Kamiseta termikoa, ez du balio kotoiezkoa.
-
Toalla, arropa eta oinetako sikuak bukaeran aldatzeko.
-
Zeozer arroilan jateko (fruta, bokata, fruitu lehorrak…).
-
Litro 1 ur bientzako.
PREZIOA
4 partaide edo gehiago: 55€/pax
3 partaide: 60€/pax
2 partaide: 90€/pax
Partaide 1: 180€/pax
.
Prezioaren BARNE
B.E.Z. (%21).
Arroilak gidari profesionala (Arroiletako Kirol Teknikaria).
Gehienezko ratioa: 8 partaideko gida 1.
Arroiletako banakako ekipoa (kaskoa, arroiletarako prestatutako arnesa, 5mm-ko 2 piezadun neoprenozko jantzia, 3mm-ko eskarpinak).
Arroiletako talde ekipoa (Motxila 1 eta poto estanko 1, 2partaideko).
Larrialdi eta segurtasun ekipoa.
Partaideentzako Istripu Asegurua.
Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
Antolakuntza eta Logistika.
Preziotik KANPO
Jardueraren kokapenerarteko garraioa.
Ostatua eta jan-edana.
Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.