Klasiko honek kirol eta erabateko jaitsiera eskaintzen du, azken sekzioan ur-jauzi izugarria eginez
.
.
..
Sorrosal-eko ubideak argi desberdindutako bi sekzio aurkezten ditu. Tobogan dibertigarri, jauzi on eta rapel txikiez zipriztindutako arroila eder batek bukatzen da esekitako marmita polit batek duen ur jauzi harrigarri batean, zeinek azken “brotxea” jartzen dion arroila jaitsiera aparteko esperientzia honi.
.
.
.
.
KOKAPENA: Broto (Huesca). mapa
SASOIA: Ekainaren 15-etik urriaren 15-era arte.
IRAUPENA:
Bertaratzea 5′
Jaitsiera 2-3 ordu
Itzulera 5′
ZAILTASUNA: 4.MAILA – Ertaina
Kirol graduazioa: v4 a4
-
Beharrezkoa da aurretiazko zenbait esperientzia izatea (3. mailako jaitsiera – Hastapena Plus) eta trebetasun eta jariokortasunarekin rapelatzea.
-
Momentu oro gida profesional batez lagunduta eta aseguratuta.
-
Nahiko irristatzuak diren emaridun rapelak (45m gehienez), batzar eskasak eta desbideratzaileen pasoa azken ur-jauzietan.
-
Zenbait zailtasun duten pasamanosetik egin behar da aurrera, berme irristatzuekin.
-
Jauzi teknikoak 12m baino txikiagoak. Ez dira beharrezkoak.
-
Irteeran zailtasun apur batekin duten jauziak ibilbide eta harrera onarekin, 10m gehienez.
-
Txirrista emariarekin, 8m baino gutxiagokoa. Ez da beharrezkoa.
-
Ur-lasterretan igeriketa (20m baino gutxiago).
-
Zailtasun txikiko (III) destrepeak eta eskaladako pausuak.
-
Ingurune naturalean egindako jarduera guztietan bezala zenbait arrisku objetibo existitzen dira (meteorologia, harri erorketak, ziztadak…).
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-
Gutxieneko adina 16 urte. Adingabekoak gurasoetako batez edota tutore legalez lagunduta joan behar dira.
-
Rapel egiten jakitea eta hastapen arroiletan esperientzia eukitea.
-
Igeri egiten jakitea.
-
Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri
pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar
zaio jarduera hasi aurretik.
ZER EKARRI BEHAR DUZU jarduera egiteko
-
Bainujantzia.
-
Zola onakin oinetakoak, ahal izanez gero mendikoak.
-
Kamiseta termikoa, ez du balio kotoiezkoa.
-
Toalla, arropa eta oinetako sikuak bukaeran aldatzeko.
-
Zeozer arroilan jateko (fruta, bokata, fruitu lehorrak…).
-
Litro 1 ur bientzako.
PREZIOA
3 – 8 parataide: 85€/pax
2 partaide: 110€/pax
Partaide 1: 215€/pax
.
Prezioaren BARNE
B.E.Z. (%21).
Arroilak gidari profesionala (Arroiletako Kirol Teknikaria).
Gehienezko ratioa: 4 partaideko gida 1.
Arroiletako banakako ekipoa (kaskoa, arroiletarako prestatutako arnesa, 5mm-ko 2 piezadun neoprenozko jantzia, 3mm-ko eskarpinak).
Arroiletako talde ekipoa (Motxila 1 eta poto estanko 1, 2partaideko).
Larrialdi eta segurtasun ekipoa.
Partaideentzako Istripu Asegurua.
Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
Antolakuntza eta Logistika.
Preziotik KANPO
Jardueraren kokapenerarteko garraioa.
Ostatua eta jan-edana.
Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.
Informazio gehiago, proposamen bat eskatu, edota erreserba bat egiteko jarri zaitez gurekin harremanetan mesedez.
BEZEROEN DATU TRATAMENDUA Informazio klausula:
Arduraduna: Nortasuna: Rafael Peñafiel Ona – LURRA Adventure – I.F.Z.:30683055C. Helbidea: Ermodo kalea, 9-2., 48.200 – Durango (Bizkaia). Telefonoa:+34664027346. E-maila: info@lurra-adventure.com. Zuk emaniko informazioa enpresaren izenean darabilgu eskaturiko zerbitzua burutzeko helburuarekin, baita fakturazioa egiteko ere. Emaniko datuok merkataritza harremanak dirauen artean mantenduko dira, edo-ta legezko betebeharrik balego. LURRA Adventure-n zure datuok darabiltzagun baieztapena lortzeko eskubidea baduzu; beraz, zure datuetarako irispidea izateko eskubiderik baduzu, baita datu okerrak edo zehaztugabeak zuzentzeko eta hauek beharrezkoak ez direnean ezabatzea eskatzeko ere.
+34 664 02 73 46
info@lurra-adventure.com