Kirol eta bertikala jaitsiera Pirinioen bihotz-bihotzean
.
.
..
.
125 metrotako ur-jauzi paregabe batean amaitzen duen arroila ederra. Bere jaitsierak kirol ezaugarri nabarmendua du, rapel bide luzeak, batzar eskasak eta aireko pasamanosak beharrezkoak izango diren tarte nahiko teknikoekin. Bertikal handietan hastapena egiteko aparteko aukera.
.
.
..
KOKAPENA: Bujaruelo (Huesca). mapa
SASOIA: Maiatzaren 1-etik urriaren 31-ra arte. Udan lehortzera heltzen da, baina hala ere jaitsierak bere interesaren zati handi mantentzen du.
IRAUPENA:
Bertaratzea ordu 1
Jaitsiera 4 ordu
Itzulera 10′
ZAILTASUNA: 6.MAILA – Bertikalak
Kirol graduazioa: v4 a2
-
Beharrezkoa da aurretiazko zenbait esperientzia izatea (3. mailako jaitsiera – Hastapena Plus) eta trebetasun eta jariokortasunarekin rapelatzea.
-
Momentu oro gida profesional batez lagunduta eta aseguratuta.
-
Emari gutxidun rapelak (50m gehienez). Rapel hasiera batzuetara heltzea zaila da.
-
Batzar erosoekin hormako rapelen kateatzea.
-
Zenbait zailtasun duten eskubandetatik egin behar da aurrera, berme irristatzuekin.
-
Zailtasun txikiko (III) destrepeak eta eskaladako pausuak.
-
Ingurune naturalean egindako jarduera guztietan bezala zenbait arrisku objetibo existitzen dira (meteorologia, harri erorketak, ziztadak…).
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-
Gutxieneko adina 16 urte. Adingabekoak gurasoetako batez edota tutore legalez lagunduta joan behar dira.
-
Rapel egiten jakitea eta hastapen arroiletan esperientzia eukitea.
-
Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri
pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar
zaio jarduera hasi aurretik.
ZER EKARRI BEHAR DUZU jarduera egiteko
-
Bainujantzia.
-
Zola onakin oinetakoak, ahal izanez gero mendikoak.
-
Kamiseta termikoa, ez du balio kotoiezkoa. Praka motzak edo finuak, bertaratzea egiteko.
-
Toalla, arropa eta oinetako sikuak bukaeran aldatzeko.
-
Zeozer arroilan jateko (fruta, bokata, fruitu lehorrak…).
-
Litro 1 ur bientzako.
PREZIOA
2 – 6 partaide: 110€/pax
Partaide 1: 215€/pax
.
Prezioaren BARNE
B.E.Z. (%21).
Arroilak gidari profesionala (Arroiletako Kirol Teknikaria).
Gehienezko ratioa: 3 partaideko gida 1.
Arroiletako banakako ekipoa (kaskoa, arroiletarako prestatutako arnesa, 5mm-ko 2 piezadun neoprenozko jantzia, 3mm-ko eskarpinak).
Arroiletako talde ekipoa (Motxila 1 eta poto estanko 1, 2partaideko).
Larrialdi eta segurtasun ekipoa.
Partaideentzako Istripu Asegurua.
Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
Antolakuntza eta Logistika.
Preziotik KANPO
Jardueraren kokapenerarteko garraioa.
Ostatua eta jan-edana.
Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.
Informazio gehiago, proposamen bat eskatu, edota erreserba bat egiteko jarri zaitez gurekin harremanetan mesedez.
BEZEROEN DATU TRATAMENDUA Informazio klausula:
Arduraduna: Nortasuna: Rafael Peñafiel Ona – LURRA Adventure – I.F.Z.:30683055C. Helbidea: Ermodo kalea, 9-2., 48.200 – Durango (Bizkaia). Telefonoa:+34664027346. E-maila: info@lurra-adventure.com. Zuk emaniko informazioa enpresaren izenean darabilgu eskaturiko zerbitzua burutzeko helburuarekin, baita fakturazioa egiteko ere. Emaniko datuok merkataritza harremanak dirauen artean mantenduko dira, edo-ta legezko betebeharrik balego. LURRA Adventure-n zure datuok darabiltzagun baieztapena lortzeko eskubidea baduzu; beraz, zure datuetarako irispidea izateko eskubiderik baduzu, baita datu okerrak edo zehaztugabeak zuzentzeko eta hauek beharrezkoak ez direnean ezabatzea eskatzeko ere.
+34 664 02 73 46
info@lurra-adventure.com