Guara-ko klasiko handienetako bat. Jaitsiera osoa, kirolekoa eta oso ludikoa
.
.
..
Formigako arroilaren jaitsiera ezinbestekoa da Guara mendilerroan, bai barrankismoarekin lehen kontaktua bilatzen dutenentzat, bai esperientzia pixka bat dutenentzat.Inor epel utziko ez duten rapelen segida eder bat, toboganak, jauziak eta pasaje bitxiak paraje harrigarri honetan.
.
.
.
KOKAPENA: Panzano (Huesca). mapa
SASOIA: Urte guztian zehar.
IRAUPENA:
Bertaratzea 35′
Jaitsiera 2-3 ordu
Itzulera 15′
ZAILTASUNA: 2.MAILA – Hastapena
Kirol graduazioa: v3 a4
-
Ez da aurretiazko esperientziarik behar.
-
Momentu oro gida profesional batez lagunduta eta aseguratuta.
-
Rapel lehorrak edota emari gutxikoak, bertaratze eta egikaratze errazdunak, 20m baino gutxiagokoak.
-
Pasamanos bitartez progresio erraza.
-
Jauzi errazak 7m baino txikiagoak. Ez dira beharrezkoak.
-
Txirrista errazak 4 m baino txikiagoak. Ez dira beharrezkoak.
-
Ur lasaietan igeriketa (10m baino gutxiago).
-
Sifoi erraz eta zabalak metro 1 baino txikiagodun luzeerekin. Batzuk derrigorrezkoak dira.
-
Ingurune naturalean egindako jarduera guztietan bezala zenbait arrisku objetibo existitzen dira (meteorologia, harri erorketak, ziztadak…).
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-
Gutxieneko adina 8 urte. Adingabekoak gurasoetako batez edota tutore legalez lagunduta joan behar dira.
-
Igeri egiten jakitea.
-
Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri
pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar
zaio jarduera hasi aurretik.
ZER EKARRI BEHAR DUZU jarduera egiteko
-
Bainujantzia.
-
Zola onakin oinetakoak, ahal izanez gero mendikoak.
-
Kamiseta termikoa, ez du balio kotoiezkoa. Praka motzak edo finuak, bertaratzea egiteko.
-
Toalla, arropa eta oinetako sikuak bukaeran aldatzeko.
-
Zeozer arroilan jateko (fruta, bokata, fruitu lehorrak…).
-
Litro 1 ur bientzako.
PREZIOA
4 partaide edo gehiago: 55€/pax
3 partaide: 75€/pax
2 partaide: 105€/pax
Partaide 1: 210€/pax
.
Prezioaren BARNE
B.E.Z. (%21).
Arroilak gidari profesionala (Arroiletako Kirol Teknikaria).
Gehienezko ratioa: 8 partaideko gida 1.
Arroiletako banakako ekipoa (kaskoa, arroiletarako prestatutako arnesa, 5mm-ko 2 piezadun neoprenozko jantzia, 3mm-ko eskarpinak).
Arroiletako talde ekipoa (Motxila 1 eta poto estanko 1, 2partaideko).
Larrialdi eta segurtasun ekipoa.
Partaideentzako Istripu Asegurua.
Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
Antolakuntza eta Logistika.
Preziotik KANPO
Jardueraren kokapenerarteko garraioa.
Ostatua eta jan-edana.
Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.