DIABLOZULO Arroila

Descenso Barranco Diablozulo, cerca de Iruña, Pamplona, uno de las experiencias de barranquismo más espectaculares de Euskal Herria. Pais Vasco, Euskadi, Navarra, Basque Country. Guías Profesionales de Barrancos

Dinamikoa eta jarraia ingurune natural oparo eta bakarti batean

.


Descenso Barranco Diablozulo, cerca de Iruña, Pamplona, uno de las experiencias de barranquismo más espectaculares de Euskal Herria. Pais Vasco, Euskadi, Navarra, Basque Country. Guías Profesionales de BarrancosDescenso Barranco Diablozulo, cerca de Iruña, Pamplona, uno de las experiencias de barranquismo más espectaculares de Euskal Herria. Pais Vasco, Euskadi, Navarra, Basque Country. Guías Profesionales de Barrancos

.

.

.

.

Jaitsiera luze eta jarraitua, begetazioa arrakal handi bateko hormetatik zintzilikatzen den ingurune batean. Ibilgua urak ondo landutakoa da, mota askotariko rapel bide ederren zerrenda luze bat barnehartzen du. Kirol ezaugarri handikoa eta ingurugiro zein balio estetiko izugarriarekin.

.

.

.

 


KOKAPENA: Monreal (Nafarroa). mapa

SASOIA: Urte guztian zehar. Lizebar bezala, ia urte guztian zehar lehortuta dagoen jaitsiera izan arren arroila jaitsieraz gozatzeko aukera on bat izaten jarraitzen du. Urarekin aurkitzeko sasoi hoberena martxoan da.Barranquismo Navarra. Barranquismo Pais Vasco. Guias de montaña y barrancos. Turismo Activo. Arroila Jeitsiera Euskal Herrian. Mendi eta arroila gidariak. Canyoning in the Basque Country. Mountain and Canyon Guides. Barranco Diablozulo. Canyon Guide

IRAUPENA:

Bertaratzea 35′       

Jaitisiera 4-6 ordu         

Itzulera 5′

ZAILTASUNA: 4. MIALA – Ertaina

Kirol graduazioa: v4 a2 (lehorra v3 a1)

  • Beharrezkoa da esperientzia izatea 3. mailako jaitsieretan (Hastapena Plus) eta trebetasun eta jariokortasunarekin rapelatzea.

  • Momentu oro gida profesional batez lagunduta eta aseguratuta.

  • Rapel emariarekin, bertaratze eta egikaratze apur bat zailak, 35m baino gutxiagokoak. 

  • Pasamanos bitartez progresio erraza.

  • Emari handiarekin rapel batzuk desbideratzearekin egitea beharrezkoa da.

  • Zailtasun ertainekoa (III) destrepeak eta eskaladako pausuak.

  • Ingurune irristatzuan, ezengonkorrean, malkartsuan edo uretakoan arreta behar duen ibilaldi teknikoa (bermeen kokatze zehatza).

  • Oso luzea den atsedenik gabeko jaitsiera.

  • Ingurune naturalean egindako jarduera guztietan bezala zenbait arrisku objetibo existitzen dira (meteorologia, harri erorketak, ziztadak…).


PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Gutxieneko adina 16 urte. Adingabekoak gurasoetako batez edota tutore legalez lagunduta joan behar dira.

  • Rapel egiten jakitea eta hastapen arroiletan esperientzia eukitea.

  • Igeri egiten jakitea.

  • Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri

    pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar

    zaio jarduera hasi aurretik.


ZER EKARRI BEHAR DUZU jarduera egiteko

  • Bainujantzia.

  • Zola onakin oinetakoak, ahal izanez gero mendikoak.

  • Kamiseta termikoa, ez du balio kotoiezkoa. Praka motzak edo finuak, bertaratzea egiteko.

  • Toalla, arropa eta oinetako sikuak bukaeran aldatzeko.

  • Zeozer arroilan jateko (fruta, bokata, fruitu lehorrak…).

  • Litro 1 ur bientzako.


Descenso Barranco Diablozulo, cerca de Iruña, Pamplona, uno de las experiencias de barranquismo más espectaculares de Euskal Herria. Pais Vasco, Euskadi, Navarra, Basque Country. Guías Profesionales de BarrancosDescenso Barranco Diablozulo, cerca de Iruña, Pamplona, uno de las experiencias de barranquismo más espectaculares de Euskal Herria. Pais Vasco, Euskadi, Navarra, Basque Country. Guías Profesionales de Barrancos

PREZIOA

3 – 8 partaide: 80€/pax

2 partaide: 110€/pax

Partaide 1: 215€/pax

.

Prezioaren BARNE

  • B.E.Z. (%21).

  • Arroilak gidari profesionala (Arroiletako Kirol Teknikaria).

    Gehienezko ratioa: 4 partaideko gida 1.

  • Arroiletako banakako ekipoa (kaskoa, arroiletarako prestatutako arnesa, 5mm-ko 2 piezadun neoprenozko jantzia, 3mm-ko eskarpinak).

  • Arroiletako talde ekipoa (Motxila 1 eta poto estanko 1, 2partaideko).

  • Larrialdi eta segurtasun ekipoa.

  • Partaideentzako Istripu Asegurua.

  • Erantzunkizun Zibileko Asegurua.

  • Antolakuntza eta Logistika.

Preziotik KANPO

  • Jardueraren kokapenerarteko garraioa.

  • Ostatua eta jan-edana.

  • Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.


BARRANKISMOKO JARDUERETAN SARSCoV-2 KORONABIRUSAREN KUTSADURA-ARRISKUA AURREA HARTZEKO SEGURTASUN, HIGIENE ETA OSASUN NEURRIAK

Jarduera hasi aurretik, parte-hartzaile guztiek sinatu beharko dute neurri hauek irakurri dituztela eta onartzen dituztela:

Neurri orokorrak

  • COVID-19 gaixotasunaren sintomaren bat baduzu, edo azken 14 egunetan COVID-19 gaixotasuna duen pertsonaren batekin kontaktuan egon bazara, mesedez, ez parte hartu jardueran. Arduratsua izan.

  • Garaiz iristea zehaztutako orduan, jardueraren denborak errazago kontrolatzeko eta aglomerazioak saihesteko.

  • Garbitu edo desinfektatu eskuak ur eta xaboi edo gel desinfektatzaile biodegradagarriarekin, jardueraren hasieran eta amaieran. Ahal denean jarduaren zehar ere bai, bereziki,  hurbileko kontaktu bakoitzaren ondoren, jan eta edan aurretik, bainatu aurretik eta ondoren.

  • Ez saiatu komunikatzen doministiku edo eztul egiten duzun bitartean. Doministiku egin edo eztul egin behar baduzu, zapi bat erabili edo ukondoaren barnealdean egin.

  • Ahal bada, behar ez den guztia ostatuan uztea gomendatzen da.

  • Jarduerarako zehazten den materialaz gain, parte-hartzaile bakoitzak honako hauek ekarri beharko ditu:

  • Bi maskara higieniko edo kirurgiko (ahal dela oihalezkoak edo neoprenozkoak), gidariak adierazten dituen egoeretan erabiltzeko.

  • Maskara gordetzeko plastikozko poltsak, kentzea posiblea edo beharrezkoa denean.

  • Pote txiki bat gel edo espray desinfektatzaile biodegradagarriarekin.

  • Bisera duen txano bat, ez da nahitaezkoa baina bai gomendagarria.

Taldeak eta erreserbak

  • Talde naturalekin baino ez da lan egiten.

  • Talde naturaltzat hartzen da eguneroko bizitzan harreman estua duten eta elkarrekin bizitzeko espazioak partekatzen dituzten pertsonen multzoa (familia unitatea, etxebizitza partekatzen duten pertsonak, bikoteak…).

  • Erreserba bakarrekin baino ez da lan egiten. Ezin dira talde natural desberdinak nahastu jarduera berean.

  • Jarduera aldez aurretik ordaindu bada eta bertan behera utzi behar bada 19-Kodearekin lotutako arrazoiengatik (sintomatologia, gaixotasunaren garapena, berrogeialdia), data alternatibo bat aukeratu ahal izango du, edo ordaindutako zenbatekoa osorik berreskuratu.

  • Era berean, enpresak segurtasun arrazoiengatik (kontrako meteorologia, ingurumen-baldintzak, emari handiak…) edo gidariak Covid-19rekin bateragarria den sintomatologiagatik jarduera bertan behera utzi behar badu.

Jarduera irauten duen bitartean

  • Ez ukitu ahoa, sudurra eta begiak eskuekin.

  • Ez eraman materiala ahora (sokak, zintak edo kordinoak ahoarekin lotu, etab.).

  • Jarraitu zure gidariaren jarraibideei uneoro.

  • Barrankismoko jardueretan, parte-hartzaileek onartu behar dute batzuetan ezinezkoa izan ahal dela segurtasun-tartea gordetzea, COVID 19rekin kutsatzeko arriskua areagotuz, ez baita komeni uretako ingurunetan maskara erabiltzea. Hori da talde naturalekin soilik lan egiteko arrazoi nagusia. 



Informazio gehiago, proposamen bat eskatu, edota erreserba bat egiteko jarri zaitez gurekin harremanetan mesedez.

* eremu hau beharrezkoa da
BEZEROEN DATU TRATAMENDUA Informazio klausula:
Arduraduna: Nortasuna: Rafael Peñafiel Ona – LURRA Adventure – I.F.Z.:30683055C. Helbidea: Ermodo kalea, 9-2., 48.200 – Durango (Bizkaia). Telefonoa:+34664027346. E-maila: info@lurra-adventure.com. Zuk emaniko informazioa enpresaren izenean darabilgu eskaturiko zerbitzua burutzeko helburuarekin, baita fakturazioa egiteko ere. Emaniko datuok merkataritza harremanak dirauen artean mantenduko dira, edo-ta legezko betebeharrik balego. LURRA Adventure-n zure datuok darabiltzagun baieztapena lortzeko eskubidea baduzu; beraz, zure datuetarako irispidea izateko eskubiderik baduzu, baita datu okerrak edo zehaztugabeak zuzentzeko eta hauek beharrezkoak ez direnean ezabatzea eskatzeko ere. 

Barranquismo, descenso de cañones, cayoning, Esukal Herria. Pais Vasco, Euskadi, Navarra, Basque Country. Guías Profesionales de Barrancos. Valle de Hecho, Sierra de Guara

+34 664 02 73 46

Barranquismo, descenso de cañones, cayoning, Esukal Herria. Pais Vasco, Euskadi, Navarra, Basque Country. Guías Profesionales de Barrancos. Valle de Hecho, Sierra de Guara

info@lurra-adventure.com