Frantzia aldeko Pirineoetako jaitsierarik hoberenetarikoa. Kirol ezaugarriduna, oso urtsua, estetikoa eta konpromesuduna
.
....
.
Esperientziadun partaideentzako aparteko jaitsiera. Ura da protagonista hasieratik amaierara, zaratak eta aparrak ez dute atsedenik ematen, tobogan harrigarriz, jauzi nahiko teknikoz eta emozioz betetako rapel bideez zipriztindutako emarian. Aldiz, erdiko sekozioak bere paisaia eta atmosfera bakar eta ingurutzaileagatik harritzen duen gorga handi bat gordetzen du.
.
.
.
KOKAPENA: Valle d’Ossau (Francia). mapa
SASOIA: Abuztuaren 1-etik urriaren 15-era arte.
IRAUPENA:
Bertaratzea 25′
Jaitsiera 3-4 ordu
Itzulera 5′
ZAILTASUNA: 5.MAILA – Ertaina Plus
Kirol graduazioa: v4 a4
-
Beharrezkoa da aurretiazko zenbait esperientzia izatea (4. mailako jaitsiera – Ertaina) eta trebetasun eta jariokortasunarekin rapelatzea.
-
Momentu oro gida profesional batez lagunduta eta aseguratuta.
-
Rapel emariarekin, bertaratze eta egikaratze zailtasun apur batekin, 35m baino gutxiagokoak.
-
Pasamanos bitartez progresio erraza.
-
Zailtasun ertainekoa (III / IV) destrepeak eta eskaladako pausuak.
-
Jauzi errazak 8m baino txikiagoak. Horietako batzuk derrigorrezkoak dira.
-
Irteeran zailtasun apur batekin duten jauziak ibilbide eta harrera onarekin, 5m gehienez. Ez dira beharrezkoak.
-
Txirrista emariarekin, bertaratze zaila, 8m baino gutxiagokoak.
-
Ingurune irristatzuan, ezengonkorrean, malkartsuan edo uretakoan arreta behar duen ibilaldi teknikoa (bermeen kokatze zehatza).
-
Jaitsiera luzea, egoera fisiko onean egotea beharrezkoa da.
-
Ihesbide gutxi daude.
-
Ingurune naturalean egindako jarduera guztietan bezala zenbait arrisku objetibo existitzen dira (meteorologia, harri erorketak, ziztadak…).
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-
Gutxieneko adina 16 urte. Adingabekoak gurasoetako batez edota tutore legalez lagunduta joan behar dira.
-
Rapel egiten jakitea eta 4. maila arroiletan esperientzia eukitea.
-
Igeri egiten jakitea.
-
Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri
pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar
zaio jarduera hasi aurretik.
ZER EKARRI BEHAR DUZU jarduera egiteko
-
Bainujantzia.
-
Zola onakin oinetakoak, ahal izanez gero mendikoak.
-
Kamiseta termikoa, ez du balio kotoiezkoa. Praka motzak edo finuak, bertaratzea egiteko.
-
Toalla, arropa eta oinetako sikuak bukaeran aldatzeko.
-
Zeozer arroilan jateko (fruta, bokata, fruitu lehorrak…).
-
Litro 1 ur bakoitzarentzat.
PREZIOA
3 – 8 partaide: 90€/pax
2 partaide: 120€/pax
Partaide 1: 130€/pax
.
Prezioaren BARNE
B.E.Z. (%21).
Arroilak gidari profesionala (Arroiletako Kirol Teknikaria).
Gehienezko ratioa: 4 partaideko gida 1.
Arroiletako banakako ekipoa (kaskoa, arroiletarako prestatutako arnesa, 5mm-ko 2 piezadun neoprenozko jantzia, 3mm-ko eskarpinak).
Arroiletako talde ekipoa (Motxila 1 eta poto estanko 1, 2partaideko).
Larrialdi eta segurtasun ekipoa.
Partaideentzako Istripu Asegurua.
Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
Antolakuntza eta Logistika.
Preziotik KANPO
Jardueraren kokapenerarteko garraioa.
Ostatua eta jan-edana.
Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.
BARRANKISMOKO JARDUERETAN SARSCoV-2 KORONABIRUSAREN KUTSADURA-ARRISKUA AURREA HARTZEKO SEGURTASUN, HIGIENE ETA OSASUN NEURRIAK
Jarduera hasi aurretik, parte-hartzaile guztiek sinatu beharko dute neurri hauek irakurri dituztela eta onartzen dituztela:
Neurri orokorrak
-
COVID-19 gaixotasunaren sintomaren bat baduzu, edo azken 14 egunetan COVID-19 gaixotasuna duen pertsonaren batekin kontaktuan egon bazara, mesedez, ez parte hartu jardueran. Arduratsua izan.
-
Garaiz iristea zehaztutako orduan, jardueraren denborak errazago kontrolatzeko eta aglomerazioak saihesteko.
-
Garbitu edo desinfektatu eskuak ur eta xaboi edo gel desinfektatzaile biodegradagarriarekin, jardueraren hasieran eta amaieran. Ahal denean jarduaren zehar ere bai, bereziki, hurbileko kontaktu bakoitzaren ondoren, jan eta edan aurretik, bainatu aurretik eta ondoren.
-
Ez saiatu komunikatzen doministiku edo eztul egiten duzun bitartean. Doministiku egin edo eztul egin behar baduzu, zapi bat erabili edo ukondoaren barnealdean egin.
-
Ahal bada, behar ez den guztia ostatuan uztea gomendatzen da.
-
Jarduerarako zehazten den materialaz gain, parte-hartzaile bakoitzak honako hauek ekarri beharko ditu:
-
Bi maskara higieniko edo kirurgiko (ahal dela oihalezkoak edo neoprenozkoak), gidariak adierazten dituen egoeretan erabiltzeko.
-
Maskara gordetzeko plastikozko poltsak, kentzea posiblea edo beharrezkoa denean.
-
Pote txiki bat gel edo espray desinfektatzaile biodegradagarriarekin.
-
Bisera duen txano bat, ez da nahitaezkoa baina bai gomendagarria.
Taldeak eta erreserbak
-
Talde naturalekin baino ez da lan egiten.
-
Talde naturaltzat hartzen da eguneroko bizitzan harreman estua duten eta elkarrekin bizitzeko espazioak partekatzen dituzten pertsonen multzoa (familia unitatea, etxebizitza partekatzen duten pertsonak, bikoteak…).
-
Erreserba bakarrekin baino ez da lan egiten. Ezin dira talde natural desberdinak nahastu jarduera berean.
-
Jarduera aldez aurretik ordaindu bada eta bertan behera utzi behar bada 19-Kodearekin lotutako arrazoiengatik (sintomatologia, gaixotasunaren garapena, berrogeialdia), data alternatibo bat aukeratu ahal izango du, edo ordaindutako zenbatekoa osorik berreskuratu.
-
Era berean, enpresak segurtasun arrazoiengatik (kontrako meteorologia, ingurumen-baldintzak, emari handiak…) edo gidariak Covid-19rekin bateragarria den sintomatologiagatik jarduera bertan behera utzi behar badu.
Jarduera irauten duen bitartean
-
Ez ukitu ahoa, sudurra eta begiak eskuekin.
-
Ez eraman materiala ahora (sokak, zintak edo kordinoak ahoarekin lotu, etab.).
-
Jarraitu zure gidariaren jarraibideei uneoro.
-
Barrankismoko jardueretan, parte-hartzaileek onartu behar dute batzuetan ezinezkoa izan ahal dela segurtasun-tartea gordetzea, COVID 19rekin kutsatzeko arriskua areagotuz, ez baita komeni uretako ingurunetan maskara erabiltzea. Hori da talde naturalekin soilik lan egiteko arrazoi nagusia.