Pertsona guztientzat gomendatutako aparteko edertasuna duen jaitsiera dinamikoa
.
.
..
Jaitsiera laburra baina bereziki ederra non hainbat rapel erraz dauden, eta dinamismo eta dibertimendu dosi ona ematen duten jauzi txiki eta tobogan batzuk. Bertaratze ibilaldiaren zein jaitsiera beraren zailtasun maila txikiak familian gozatzeko edota erronka handiegirik onartu gabe arroila jaitsieran hastapena egiteko aukera aproposa izatea bihurtzen dute.
.
.
..
KOKAPENA: Burgi (Nafarroa). mapa
SASOIA: Martxoaren 1-etik ekainaren 30-era arte. 
IRAUPENA:
Bertaratzea 15′
Jaitisera 2-3 ordu
Itzulera 10′
ZAILTASUNA: 2.MAILA Hastapena
Kirol graduazioa: v2 a1
-
Ez da aurretiazko esperientziarik behar.
-
Momentu oro gida profesional batez lagunduta eta aseguratuta.
-
Rapel lehorrak edota emari gutxikoak, bertaratze eta egikaratze errazdunak, 15m baino gutxiagokoak. Rapel maniobrak laguntza soka baten bermearekin egiten dira gidak uneoro segurtasunaren kontrola izan dezan.
-
Eskubanda bitartez progresio erraza.
-
Jauzi errazak 2m baino txikiagoak. Ez dira beharrezkoak.
-
Txirrista errazak 3 m baino txikiagoak. Ez dira beharrezkoak.
-
Ur lasaietan igeriketa (5m baino gutxiago).
-
Ingurune naturalean egindako jarduera guztietan bezala zenbait arrisku objetibo existitzen dira (meteorologia, harri erorketak, ziztadak…).
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-
Gutxieneko adina 8 urte. Adingabekoak gurasoetako batez edota tutore legalez lagunduta joan behar dira.
-
Igeri egiten jakitea.
-
Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri
pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar
zaio jarduera hasi aurretik.
ZER EKARRI BEHAR DUZU jarduera egiteko
-
Bainujantzia.
-
Zola onakin oinetakoak, ahal izanez gero mendikoak.
-
Kamiseta termikoa, ez du balio kotoiezkoa. Praka motzak edo finuak, bertaratzea egiteko.
-
Toalla, arropa eta oinetako sikuak bukaeran aldatzeko.
-
Zeozer arroilan jateko (fruta, bokata, fruitu lehorrak…).
-
Litro 1 ur bientzako.
PREZIOA
4 partiade edo gehiago: 55€/pax
3 partaide: 70€/pax
2 partaide: 95€/pax
Partaide 1: 190€/pax
.
Prezioaren BARNE
B.E.Z. (%21).
Arroilak gidari profesionala (Arroiletako Kirol Teknikaria).
Gehienezko ratioa: 8 partaideko gida 1.
Arroiletako banakako ekipoa (kaskoa, arroiletarako prestatutako arnesa, 5mm-ko 2 piezadun neoprenozko jantzia, 3mm-ko eskarpinak).
Arroiletako talde ekipoa (Motxila 1 eta poto estanko 1, 2partaideko).
Larrialdi eta segurtasun ekipoa.
Partaideentzako Istripu Asegurua.
Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
Antolakuntza eta Logistika.
Preziotik KANPO
Jardueraren kokapenerarteko garraioa.
Ostatua eta jan-edana.
Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.