Agiñagako paraje ederra deskubritzeko aukera erraza eta lasaia
.
.
..
..
....
Emozio pixka bat ematen duten rapel txiki batzuk badaude ere, paisaia lasai eta harrigarriz hau prisa barik gozatzeko arroila da. Inguruko beste arroiletan bezala, azken sekzioan baino ez dago ura.
....
..
..
KOKAPENA: Agiñaga (Araba). mapa
SASOIA: Urte osoan.
IRAUPENA:
Bertaratzea 35′
Jaitsiera 2 ordu
Itzulera 15′
ZAILTASUNA: 1.MAILA – Hastapena / Familiak
Kirol graduazioa: v2 a1
-
Ez da aurretiazko esperientziarik behar.
-
Momentu oro gida profesional batez lagunduta eta aseguratuta.
-
Rapel lehorrak edota emari gutxikoak, bertaratze eta egikaratze errazdunak, 15m baino gutxiagokoak.
-
Ingurune irristatzuan, ezengonkorrean, malkartsuan edo uretakoan arreta behar duen ibilaldi teknikoa (bermeen kokatze zehatza).
-
Ur lasaietan igeriketa (5m baino gutxiago).
-
Ingurune naturalean egindako jarduera guztietan bezala zenbait arrisku objetibo existitzen dira (meteorologia, harri erorketak, ziztadak…).
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-
Gutxieneko adina 8 urte. Adingabekoak gurasoetako batez edota tutore legalez lagunduta joan behar dira.
-
Igeri egiten jakitea.
-
Jarduera iraun bitartean talde edo banakako segurtasunari eragin dezakeen ezaugarri pertsonal, egoera fisiko/psikiko edota edozein osasun arazo gidariari jakinarazi behar zaio jarduera hasi aurretik.
ZER EKARRI BEHAR DUZU jarduera egiteko
-
Bainujantzia.
-
Zola onakin oinetakoak, ahal izanez gero mendikoak.
-
Kamiseta termikoa, ez du balio kotoiezkoa. Praka motzak edo finuak, bertaratzea egiteko.
-
Toalla, arropa eta oinetako sikuak bukaeran aldatzeko.
-
Zeozer arroilan jateko (fruta, bokata, fruitu lehorrak…).
-
Litro 1 ur bientzako.
PREZIOA
4 partaide edo gehiago: 55€/pax
3 partaide: 70€/pax
2 partaide: 95€/pax
Partaide 1: 190€/pax
.
Prezioaren BARNE
B.E.Z. (%21).
Arroilak gidari profesionala (Arroiletako Kirol Teknikaria).
Gehienezko ratioa: 8 partaideko gidari 1.
Arroiletako banakako ekipoa (kaskoa, arroiletarako prestatutako arnesa, 5mm-ko 2 piezadun neoprenozko jantzia, 3mm-ko eskarpinak).
Arroiletako talde ekipoa (Motxila 1 eta poto estanko 1, 2partaideko).
Larrialdi eta segurtasun ekipoa.
Partaideentzako Istripu Asegurua.
Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
Antolakuntza eta Logistika.
Preziotik KANPO
Jardueraren kokapenerarteko garraioa.
Ostatua eta jan-edana.
Prezioaren BARNE sailean aurkitzen ez den edozein aspektu.